Olatz Salvadorrek 'Gelditu hor' bigarren singlearen bideoa aurkeztu du
Olatz Salvador musikari donostiarra. Urte hasieran plazaratu zuen Olatz Salvador musikari donostiarrak Aho uhal (Airaka, 2021) bigarren diskoa. Orain, Gelditu hor bigarren singlearen bideoa aurkeztu du. Abestian Idoia Asurmendi abeslariak kolaboratu du, eta irudiei dagokienez, Viktoria Eugenia antzokian emandako aurkezpen kontzertukoak dira.
“Ane Labakak sortutako hitzetatik abiatutako abesti hau hauskortasunaren edertasuna aldarrikatu eta eroso sentiaraziko gaituzten espazioetara bidaiatzeko dei bat da.Kantu honek geure buruari mantra baten gisan errepikatzeko bi esaldi uzten dizkigu itsasita: min ematen badizu, ez egon hor; on egiten badizu, gelditu hor”, dio Airaka zigiluak.

