Zazpigarren aldiz izan dira onenak
Denboraldia borobildu du Bera Bera eskubaloi taldeak. Bi jardunaldiren faltan irabazi dute liga, larunbatean Elx mendean hartu ostean (30 eta 20). Harmailetan publikorik gabe jokatu zen neurketa, eta berotasun horren falta nabaritu arren, lorpena behar bezala ospatu zuten. Donostiako taldearen zazpigarren liga titulua da. Aurrez, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018 eta 2020an irabazi zuten. Datorren sasoian Europako erronka izango dute berriz ere zain.
Futbolean, Realeko gizonezkoen taldeak sailkapeneko bosgarren postua lortzeko urratsa egin zuen herenegun, Anoetan. Elxi irabazita Vila-real eta Betis atzean uzteko aukera dute, baldin eta andaluziarrek zer egiten duten gaur. Emakumezkoen Realak, berriz, era mingarrian galdu zuen atzo Lezaman. Txuri-urdinek COVID-19aren ondorioei ere aurre egin behar izan zioten, eta ohiko jokalari askok ez zuten partida jokatzerik izan. Halere, aurretik jarri ziren, baina zuri-gorriek azken minutuetan markagailua irauli zuten. Horrela ere, sailkapeneko laugarren tokian jarraitzen dute.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basket egunak kontatzen ari da ACB mailari agur esateko. Berriz ere galdu egin zuten, oraingoan Manresaren kontra.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 18. jardunaldia
Bera Bera 30 – Elx 20
FUTBOLA
Gizonezkoen Lehen maila, 35. jardunaldia
Reala 2 – Elx 0
Emakumezkoen Lehen maila, 29. jardunaldia
Athletic 2 – Reala 1
SASKIBALOIA
ACB liga, 36. jardunaldia
Manresa 91 – Gipuzkoa Basket 83