Ospitaleratutako haurrei algara eragingo diete Lauaizetako ikasleek
Maiatzaren 13a ospitaleratutako haurren eguna da, eta Algaraklown elkarteak eta Lauaizeta ikastolako DBHko 1. mailako ikasleek “oihartzun berezia” emango diote egun horri. TikTok sare sozialaren bidez, Donostia Ospitaleko pediatria gunean dauden haurrei “babes eta maitasun osoa” helaraziko diete zenbait bideoren bidez, #Algaraklown eta #Maiatza13 traolak erabilita. Herritarrak, eta bereziki nerabeak, egitasmoak parte hartzera animatu dituzte. Gaur egun ospitalera bisitan joatea zaila denez, egitasmo hori baliatu dute ospitaleratutako haurrei algara eragiteko.
Algaraklown elkarteak bederatzi urte daramatza Donostia Ospitalean dauden haurrei algara eragiten. “Proiektu honek umorea estimulu askatzaile bihurtzeko tresna gisa erabiltzen du, adingabe horiei gogo-aldartea hobetzen lagunduko dien tentsio-deskarga bat ahalbidetzeko, ospitaleratze-aldia eramangarriagoa eginez”, adierazi dute.