Uztailean hasiko dituzte Añorgako zeharbidearen bigarren faseko lanak
Donostiako Udalak Jaizubia Obras y Servicios enpresari adjudikatu dio Añorgako zeharbidearen bigarren fasea egiteko lanen kontratua. Lehen fasea eta Errekaldeko biribilgunea lotuko ditu. Aurrekontua 478.821 eurokoa da, eta enpresak hiru hilabeteko epea izango du obra egiteko.
Zeharbide berriak trafikorako bide bat izango du noranzko bakoitzeko, eta bide hori aisialdirako gune batez inguratuta egongo da. Han, bidegorria egongo da, eta Errekaldeko geltokitik Lasarte-Oriaraino doan bidegorriarekin lotura zuzena izango du.