Ekainaren 1etik 5era izango da aurtengo Korner Jaialdia
Korner Jaialdia aurkeztu dute Anoetan. (Argazkia: Reala) Laugarrenez, Realaren Fundazioak Korner Jaialdia antolatu du aurten ere, futbolaren eta kulturaren arteko harremana aztertzeko. Ekainaren 1etik 5era egingo dute jaialdia, eta Txillida Lekuk jaialdiaren jarduera nagusienetako bat antolatuko du. Donostia Kultura ere laguntzaile du Realaren Fundazioak jaialdia antolatzeko.
Jaialdiaren aurkezpenean Andoni Iraolak, Realaren Fundazioko zuzendariak, Mireia Massaguek, Txillida Lekuko zuzendariak, eta Zuhaitz Gurrutxagak, Realeko jokalari ohiak, hartu dute parte.
FutbolisTOC
Zuhaitz Gurrutxaka Realeko futbol jokalari ohia da, eta lehen mailan debuta egin ostean nahasmendu obsesibo-konpulsiboa pairatu zuen. Orain umorearen munduan murgilduta dago Gurrutxaga, eta FutbolisTOC izeneko ikuskizuna egingo du maiatzaren 13, 14 eta 15ean, “jaialdiaren beroketa umoretsu” moduan. Bertan, umorearen bidez futbolari profesional gisa pairatu zituen arazoak kontatuko ditu Gurrutxagak.
Txillida Lekura bisita
Ekainaren 5ean, Txillida Lekun bisita gidatua egingo dute 17:00etan, eta beranduago, 18:30ean, Carlos Marañonek eta Galder Reguerak “Futbola Arte Ederretako bat bezala” hizketaldia egingo dute. Bertan, futbola bestelako gaiez hitz egiteko aitzakia moduan izango dute.

