Janssenen txertoa hartuko dute 50 eta 59 urte bitartekoek
59 urtetik beherakoei COVID-19aren txertoa jartzeko ordua ematen ari zaie dagoeneko Osakidetza, eta Janssen etxearen txertoa hartuko dute 50 eta 59 urte bitartekoek. Txerto bera emango diete kolektibo zaurgarrienetako pertsonei: desgaitasunen bat dutenei, autistei edo buruko gaitzak dituztenei, besteak beste. Janssen etxearen txertoa dosi bakarrekoa da, eta horrela, txertaketa prozesua azkartuko dela aurreikusi daiteke. Hala ere, espero baino txerto gutxiago jasotzen ari da Osakidetza, eta horrek txertaketa kanpaina moteldu dezakeen beldur da Eusko Jaurlaritza. Janssen etxearen 6.500 dosi espero dituzte aste honetan Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.
60 urtetik gorako pertsonen %90ak gutxienez txertoaren dosi bat jaso du.