Añorgako bidegorriak itxita jarraitzen du luizi arriskuagatik
Laster hiru hilabete beteko dira Añorgako bidegorriaren zati bat itxi zutenetik. Pedro Jose kalean izandako lurren mugimendu batek luizi txiki bat eragin zuen. Are gehiago, bidegorri ondora harri pusketak erori ziren. Hori dela eta, eremu horretan hormigoizko hesiak jarri dituzte, luizi gehiago sortzeko arriskua dagoelako.
Gipuzkoako Aldundia eremua egonkortzeko lanak egiten ari da. Zehazki, zundaketak egiten denbora daramate, eta emaitzen arabera erabakiko dute egin beharrekoa. Aldundiko iturrien arabera, momentuz ezin da zehaztu lanak noiz bukatuko dituzten. Ondorioz, Añorgako bidegorri zatiak itxita jarraituko du.