Astoria hotelak langileen soldaten %100a osatu beharko du, epaitegiak aginduta
Donostiako Lan Arloko Epaitegiak Astoria hotela behartu du bere langileen soldaten %100ak osatzera, ELA sindikatuak aurkeztutako helegitea babestuta. Izan ere, sindikatuak adierazi duenez, Gipuzkoako ostatuen negoziazioko ondorengo puntua betetzeko eskatu dio epaitegiak hotelari: “Lan-agintaritzak gizarte-segurantzako kotizazioa ordaintzetik salbuesten badu enpresa, honek enplegu-erregulazioko espedienteak eragiten dien langileen soldataren % 100eraino osatu beharko du”. Astoria hotelak arau hori betetzen ez zuenez, orain hoteleko langileei ordaindu gabeko dirua itzuli beharko diete.
“Enpresei gogorarazi behar diegu guk ez dugula egoera hori sortzen, eta, beraz, eskatzen dugun gauza bakarra da hitzarmena aplikatzea eta langileen kalterako interpretaziorik ez egitea”, adierazi du ELA sindikatuak.