Denboraren makina Bulebarrean zegoen
Denboraren makina oraindik asmatu ez badute ere, iraganera bidaiatzeko moduak badaude. Agerikoenak historia liburu bat irakurtzea edota film historiko bat ikustea dira. Donostiak eskaintzen du, ordea, beste modu bat: ondarearen bidezkoa. Barandiaran kafetegiko beirateak, marmola eta dekorazioa ikusita, art déco estiloaren nondik norakoak inon baino hobeto uler genitzakeen. Garçonne izandako andreek kafea hartu dute hor duela gutxi arte. Ancora elkarteak salatu du ia guztiz eraitsi dutela. Inoiz baino presa handiagoa izango dute orain zientzialariek denboraren makina sortzeko.