Mikel Azpiroz musikari donostiarra 'Late Motiv' saioan izan da bart
Andreu Buenafuente aurkezle katalanak Movistar+ telebista katean aurkezten duen Late Motiv saioan izan da bart Mikel Azpiroz musikari donostiarra, Ekilibrista abestia pianoan jotzen. Bakarka ondutako Islak diskoaren barruan dago Ekilibrista abesti akustikoa, eta jazz eta blues musika estiloa du. Fernando Neirak lagundu zuen kontrabaxuarekin, eta Coke Santosek bateriarekin.
Iaz aurkeztu zuen Islak diskoa, bere bakarkako hirugarren lana: Zuri (2016) disko intimistaren jarraipena da Ekilibrista abestiak eta beste batzuek osatzen duten diskoa.
EKILIBRISTA de @mikelazpiroz ?
— Late Motiv en Movistar+ (@LateMotivCero) May 13, 2021
Fernando Neira al contrabajo,@SantosCoke a la batería.#ISLAK #MúsicaEnDirecto pic.twitter.com/3tjS19ee6y