Realak Valladoliden aurka jokatuko du Anoetan
Igande honetan, Realeko mutilek Valladoliden aurka jokatuko dute Anoetan. Liga amaitzeko bi partida falta zaizkie txuri-urdinei, Valladoliden eta Osasunaren aurka, eta biak irabazi ezkero Europa Ligarako txartela bermatuko du. Valladolid, berriz, jaitsiera ekiditeko borrokan dago, eta puntu beharrean da datorren urtean lehen mailan jarraitzeko.
Bestalde, Realeko neskek Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute Madrilen, larunbatean. Liga amaitzeko bost partidaren faltan, laugarren postuan daude txuri-urdinak. Real Madril da hirugarren, Realak baino hamar puntu gehiagorekin, baina txuri-urdinek partida bat gutxiago jokatu dute. Hirugarren postua da Txapeldunen Ligara sailkatzeko azken postua.
Eskubaloian, Bera Berak Rocasaren aurka jokatuko du gaur Kanaria Handian. Donostiarrek jada irabazi dute liga, eta bi partida geratzen zaizkie liga amaitzeko. Bestalde, maiatzaren 21ean Erreginaren Kopako partida izango dute Kanariar Uharteetan, Malagaren aurka.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen ohorezko maila, 19. jardunaldia
Rocasa – Bera Bera (Ostirala, 22:00)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 28. jardunaldia
Rayo Vallecano – Reala (Larunbata, 18:30)
Gizonezkoen lehen maila, 37. jardunaldia
Reala – Valladolid (Igandea, 18:30)