Arteleku plaza eraikitzeko adjudikazio prozesua berrabiarazi du udalak
Donostiako Udalak Txomiñeneko Arteleku plazako proiektuan aurreikusitako lanak kontratatzeko espedientea onartu du. Hori dela eta, adjudikazio prozesua berrabiarazi dute martxoa hasieran eten ostean. Proiektua Joaquim Mula Montsenyk idatzi du, 1,7 milioi euroko aurrekontua du, eta enpresa adjudikaziodunak bost hilabete eta erdiko epea izango du lan horiek egiteko.
Otsailaren 22an onartu zuten lanak kontratatzeko espedientea, baina akats bat topatu zuten espedientean. Ez zuen aurreikusten haurren jolas parkeko estalkia (31.700 euroko diru zatiarekin).