Madrildarrek eraman dute 'Gipuzkoako Foru Aldundia' Nazioarteko Eskrima Txapelketa
Joan den asteburuan Gipuzkoako Foru Aldundia Nazioarteko Eskrima Txapelketa eta Mertxe Uzalen oroimeneko txapelketa jokatu ziren Pio Baroja kiroldegian, Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta. Espainiako klub guztiak etorri ziren estatu mailako txapelketa garrantzitsuenetako honetara, baita Espainiako, Frantziako, Alemaniako eta Kolonbiako selekzioak ere; 100 kirolarik baino gehiagok hartu zuten parte.
Madrilgo taldeek eraman zituzten txapelketa biak. Gizonezkoetan, Andres Hernandez izan zen garailea, Esgrima Madrid taldeko kirolaria. Oscar Fernandez garaitu zuen finalean, eta Bartzelonako Montjuic Arma Aretoko Lucas Casanovak eta Madrilgo Esgrima Oso y Madroño klubeko Guillermo Manchenok osatu zuten podiuma.
Emakumezkoen txapelketan, Madrilgo Esgrima Oso y Madroño taldeko Lucia Martin portugaldarrak titulua berretsi zuen Madrilgo Arma Aretoko Elena Hernandezen aurka. Celia Perezek eta Maria Venturak osatu zuten podiuma.

