Verdini dantza taldea, Pasealeku Berrian dantzan
Verdini dantza talde donostiarra eta Deustuko Unibertsitatea elkarlanean aritu dira, dantzarien lana ezagutzera emateko helburuarekin. Komunikazioaren alorreko Deustuko Unibertsitateko 60 ikaslek publizitate plan bat garatu dute horretarako, eta, unibertsitatearen arabera, dibertsitate funtzionaleko pertsonak “ahaldundu” nahi izan zituzte, “guztiek beren gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten”. Izan ere, Verdini dantza taldeak Downen sindromea duten pertsonekin egiten du lan. Isabel Verdini dantzariak sortu zuen taldea duela 26 urte, eta berriki The Dancer telebista saioan izan dira; horren harira, hedabide honek Verdini elkarrizketatu zuen hilabete hasieran.
Horrela, ikasleak Verdini dantza taldeko dantzariekin Pasealeku Berrira joan ziren maiatzaren 8an, eta bideo “hunkigarri” bat grabatu zuten beraiekin. Bideoaren edizioan Amaia Gartzia eta Irene Galarraga ikasleek hartu dute parte eta grabaketa lanetan Josu Iglesias, Ane Galan, Maider Artola, Fadila Dellal, Andoni Rodriguez eta Carola Diaz aritu dira. Jarraian, Deustuko Unibertsitateak osatutako bideoa: