Pintaketa bat egin dute Kontxako aldagelen sarreran
Hilaren 7tik itxita daude Kontxa hondartzako aldagelak, metroko lanen eraginez azalduriko zuloarengatik. Donostiako Udalak ez du argitu oraindik noiz irekiko dituzten berriz ere. Dena dela, Eneko Goia alkateak atzo adierazi zuen laster zabalduko dituztela. Gaur goizean, pintaketa bat azaldu da kabinen sarreran, gaztelaniaz, arriskuaz ohartarazteko eta Goia kritikatzeko.
Euskal Trenbide Sareko teknikariek aurkitu zuten zuloa kabinen forjatuaren azpian. Estaltzeko hormigoia botatzen hasi ziren hilaren 7an, eta pasa den astean jarraitu zuten. ETSk oraindik ez du jakinarazi zuloa zeharo estali duten.


