ADEGIren egoitzaren aurrean protesta egin dute erresidentzietako langileek
249. greba eguna dute gaur Gipuzkoako erresidentzietako langileek, eta ADEGIk, Gipuzkoako Enpresen Elkarteak, Miramonen duen egoitzaren parean protesta egin dute 100 langilek baino gehiagok; ELA, LAB, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkartu dira bertan.
Mobilizazio honekin azken urteetako eskakizunak aldarrikatu dituzte: hitzarmen duina eta ratio eramangarriagoak. Gaurkoan, baina, ADEGI Gipuzkoako Enpresen Elkartearen aurrean egin dute protesta, ADEGI ere egoitzetako langileen egoeraren “arduradun” dela salatzeko.
LAB sindikatuak salatu du erresidentzietako langileek “urte gehiegi daramatzatela” baldintza hobeak lortzeko borrokan, eta gehitu dute berriro ere greba esubidea urratua izan dela, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituztelako.