Kaleko emanaldi txikiei hainbat baldintza ezarri dizkie udalak
Kalean emanaldi txikiak eskaintzeko hainbat baldintza ezarri ditu udalak, eta baimenen ordez erantzukizunpeko adierazpenen bidez funtzionatuko dute. Sistema horren bidez, uztailaren 11ra arte interesdunek txosten bat bete beharko dute, hainbat konpromiso hartuz. Lekuari dagokionez, plaza, pasealeku eta espazio zabaletan jardun beharko dute, udalak antolatutako ekitaldietatik distantzia mantendu beharko dute, eta beste artistengandik 75 metrora egon beharko dute gutxienez.
Leku berean ezingo dute ordubete baino gehiago egon, eta honako ordutegian jardun ahal izango dute: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara. Parte Zaharrean ez dute inolako emanaldirik onartuko, ikusleek 3 metroko distantziara egon beharko dute, eta ezingo dituzte danborrak erabili.