Nahia Zudairek brontzezko domina irabazi du estilo libreko 100 metrotan
(Argazkia: FEDDF) Europako Igeriketa Txapelketa Egokituko laugarren jardunaldia jokatu zen atzo, eta Nahia Zudaire igerilariak brontzezko domina irabazi zuen estilo libreko 100 metrotan, S8 kategorian. Xenia Francesca Palazzo italiarra eta Viktoriia Ishchiulova errusiarra geratu ziren bere aurretik. 1:09:31 denbora egin zuen Zubietako igerilariak, bere marka pertsonala. Iñigo Llopis laugarren geratu zen, Zudaireren kategoria berean.
Nahia Zudairek joan den igandean zilarrezko domina irabazi zuen, eta Iñigo Llopisek egun berean brontzezkoa lortu zuen. Bestalde, Llopisek urrezko domina irabazi zuen bizkar-igeriketako 100 metrotan.

