Ostalaritza eta merkataritza establezimenduetako erosketa bonu bakoitzak 20 euroko balioa izango du
Donostiako Udalak erosketa bonuen kanpaina bat abiatu du. Hiriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduak laguntzeko neurri bat da. Hain zuzen, Sustapenak atera dituen %40ko hobaria eskaintzen duten bonuak saldu ahal izango dituzte. Horretarako, izena eman beharko dute laguntzen plataforman, hilabetea bukatu aurretik.
Ekonomia suspertzeko PREK 2021 planaren barruan daude aipaturiko erosketa bonuak. Sustapenak milioi bat euro jarriko ditu 125.000 bonu saltzeko, eta, horren bidez, 2,5 milioi euroko diru sarrerak lortuko ditu sektoreak.
Establezimendu bakoitzak 250 bonu saldu ahal izango ditu, gehienez. Bonu bakoitzak 20 euroko balioa izango du, eta Sustapenak %40ko hobaria eskainiko dio bezeroari; beraz, 12 euro bakarrik ordaindu beharko ditu.
Sustapenak plataformaren bidez saldutako bonuen zenbateko osoa ordainduko dio establezimenduari (bezeroak ordaindutako zatia eta Sustapenak jarritako %40ko hobaria). Kontsumitzaileek 2021eko abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dituzte bonuak.