Pfizer eta AstraZeneca, aukeran
AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonek aukera izango dute bigarren dosia Pfizer etxearen edo AstraZenecaren txertoarena izango den erabakitzeko. Dena dela, dokumentu bat sinatu beharko dute erabakiarekin bat datozela adierazteko. Hala ere, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi du gehiengoak Pfizer etxearen txertoarekin osatzen badu txertaketa pauta, Pfizerren dosiak jaso behar dituzten herritarren txertaketa bi astez atzeratuko litzatekeela.
Hala ere, Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak adierazi du ez dela “aukeraketa” kontua, Osasun Publikoaren Batzordeak bigarren dosia Pfizerrena izatea erabaki zuelako, eta soilik eragingo die “arrazoi jakin batzuengatik” RNA mezulariaren txertoa jaso nahi ez dutenei.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 83.000 lagunek jaso dute AstraZenecaren lehen dosia.