Teilatutik hasiko dira berritzen Arrandegi eraikinaren egitura
Iazko urrian abiatu zituzten Bretxako Arrandegi eraikina berritzeko lanak, eta bi urte iraungo zituela iragarri zuten. Urte bat igaro da dagoeneko, eta COVID-19ak lanen erritmoan eragin duen arren, espero baino motelago doaz. Merkatua, anbulatorioa eta kirol-instalazioa izango ditu eraikinak.
Aste honetan, garabi bat jarri dute Aldamar kalean, eta eraikinaren egitura berritzeko lanak hasiko dituzte. Ingurua hesitu ondoren, fatxada eta teilatua egingo dituzte. Ondoren, barrukoa berrituko dute, behetik hasita. Izan ere, merkatua da irekiko duten lehena. Aste batzuk barru dokumentazio gehigarria aurkeztuko dute obra arduradunek, eta orduan zehaztuko dira lanen epeak.