Zazpi film luze lehiatuko dira Dock of the Bay jaialdian
Ekainaren 7tik 12ra egingo dute Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdia, eta gaur goizean aurkeztu dituzte lehiaketan parte hartuko duten zazpi film luzeak. Horietatik bost dira estreinaldiak. Guztira, berriz, 23 dokumental proiektuko dira jaialdian.
Hona hemen lehian ariko diren zazpi filmak:
- Ekainak 7. Helmut Lachenmann: my way wiebke pöpel (Trueba, 18:30).
- Ekainak 8. Dima Punk (Trueba, 18:45) eta The Sound is Innocent (Trueba, 20:30).
- Ekainak 9. Fuera del camino (Trueba, 18:30) eta Poly Styrene: I am a cliché (Trueba, 20:30).
- Ekainak 10. Sempre Dijous (Trueba, 20:30).
- Ekainak 11. Subterranean (Trueba, 20:30).
Bestalde, lehen aldiz, film laburren lehiaketa ere egingo dute. Zortzi film labur emango dituzte ekainaren 10ean, Truebako 2. aretoan: A concerto is a conversation, A deer falling into the sea, Canto porque tengo que vivir, Entre el monte y la marisma, Hacer una diagonal con la música, La tierra llama, Os corpos eta Still hungry.
Urtero bezala, nazioarteko musika dokumentalik nabarmenenen aukeraketa bat egiten du Perfect Day atalak. Donostian oraindik ikusi ezin izan diren zortzi film luze proiektatuko dira aurtengo edizioan: Sisters with transistors, Stop!, Waiting for B, My friend Fela, Escuchando Niño Futuro, Samantha Hudson, una historia de fe, sexo y electroqueer, The Mistery of the Pink Flamingo eta Summer of soul.
Film bakoitzaren xehetasunak eta jaialdiaren informazioa helbide honetan topatuko duzue.