Jose Ramon Amondarain, Kubo-Kutxa aretoan
Jose Ramon Amondarain artista donostiarraren 30 urteko ibilbidea jasotzen duen erakusketa dago Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan. Irudiak astintzea du izena 200 pieza baino gehiagoko erakusketak, eta irailaren 26ra arte egongo da ikusgai. Francisco Javier San Martin komisarioaren arabera, Amondarainen lana zera da: “Hiru hamarkadako begirada arretatsua munduari eta gizarte garaikideari, baina baita artearen barnealdeari, artista garaikideen lanari edo tradizio modernistari ere”.