Egiako mugikortasun ereduaren inguruko mahainguru parte hartzailea egingo dute ostegunean
Apirilaren 12tik 25era Tejeria eta San Kristobal kaleak itxita egon ziren trafiko orokorrarentzat, Egia auzoan kale bat oinezkoentzat bihurtzeko proba pilotu gisa. Proiektuaren aldeko eta aurkako iritzi asko egon ziren, eta Donostiako Udalak proiektuaren inguruko iritziak eta proposamenak jaso ditu. Hau dela eta, ideia guzti hauek “modu eraikitzailean” partekatuko dituzte ostegun honetan Egiako Kultur Etxean, 18:00etan. Aurrez izena eman beharko da, eta bihar da azken eguna (udala_partaidetza@donostia.eus).
Saio honen helburuak jasotako ideiak transmititzea eta modu parte hartzailean eztabaidatzea, ekarpenak egitea eta komunitatean parte hartzea dira.