Donostiako intzidentzia metatua 225,89koa da, eta behera egin du. Osasun eremu guztietan egin du behera intzidentzia metatuak, eta altuena Amara Berrin dago.
Futbolean heldu dira asteburuko albisterik onenak talde donostiarrentzat: Realaren bigarren taldea Bigarren Mailara igo da, mutilen lehenengo taldea Europa Ligarako sailkatu da eta neskenak Atletico Madrilekin berdindu du. Eskubaloian eta saskibaloian, aldiz, porrotak izan dira.