Matigoxotegi futbol zelaiak belar artifizial eta ureztatze sistema berria izango ditu
Gaur hasi dituzte Matigoxotegi futbol zelaia berritzeko lanak; lanen zati garrantzitsuenak belar artifizialaren aldaketa eta ureztatze sistema berria jartzea izango dira. Udalak adierazi duenaren arabera, zelaiaren belar artifiziala “egoera kaskarrean” dago, eta guztiz aldatuko dute. Bestalde, ureztatze sistema aldatzeko, hodiak, kainoiak, bonbak eta programadoreak aldatuko dituzte, eta ur biltegi bat ere egingo dute.
Lanek bi hilabeteko iraupena izango dute, eta Obras y Pavimentos Especiales enpresak egingo ditu, 276.592 euroko kostuarekin.
Bestalde, Cesar Benito zelaiaren eta inguruaren berritzea ere lizitazio fasean dago. Zelaiaren ipar-ekialdeko angeluan dagoen lurraren desoreka zuzentzeko asfaltoa hobetzeko asmoa dute lanek, eta belar artifizial berria jarri nahi dute. Lan hauek ere uda honetan egitea da udalaren asmoa.
Bi lan hauetan Realak ere parte hartuko du, Donostiako Udalarekin egindako akordio bati esker.