Ostalariek Eusko Jaurlaritzak euren sektorearekin duen jarrera salatu dute
SOS Ostalaritza taldeak euren sektorearen egoera eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatzeko “ekintza xumea” egin du asteburuan Donostian. Hain zuzen, Iñigo Urkullu lehendakariaren aurkako kartel batzuk jarri dituzte Andia kaleko Jaurlaritzaren egoitzan eta Parte Zaharreko EAJren batzokian.
Karteletan, gaztelaniazko “moroso” hitza irakur daiteke Urkulluren argazki baten gainean, eta “Urkullu, ordaindu ostalaritzarekin duzun zorra!” esaldia dago lehendakariaren argazkiaren azpian.
Ostalariek bideo bidez eman dute euren ekintzaren berri: