Pintaketak egin dituzte Altzako alkateordetzan
Altzako alkateordetzako pintaketak. (Argazkia: '@EnekoGoia') Altzako alkateordetza ACAB, Gora ETA, Altza herria ez da Donostia eta Puto cipayo de mierda dioten pintaketaz beteta agertu da astelehen goizean. Eneko Goia alkateak pintaketak salatu ditu, Twitter bidez: Horrela agertu da Altzako alkateordetzaren egoitza. Gure gaitzespen eta arbuio kementsuena merezi dute pintaketek. Mota honetako jarrerek ez dute lekurik gure hirian”.



