Satorralaiak salaketa jarri du Itsasertzetako Zerbitzuan, Kontxan azaldutako azken zuloa dela eta
Kontxako kabinetan azalduriko zuloa. (Argazkia: ELA sindikatua) Salaketa hau maiatzaren 7an Kontxako kabinen azpian metroko lanek eragindako zuloa dela eta jarri du Satorralaia bizilagunen mugimenduak, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan. Bestalde, adierazi dute azken hilabeteetan Erdialdea eta Antigua lotzen dituen metroaren zatian jazotako arazoek zalantzan jartzen dituela Euskal Trenbide Sareak “azken hamar hilabeteetan egin dituen porlan injekzioen eta azterketa geoteknikoen emaitzak”.
Egoera kontrolpean ez dutela ere adierazi du Satorralaiak, eta Itsasertzeetako Zerbitzuari eskatu dio ekainean berriz ekin behar dieten tuneleko lanak kautelarki bertan behera uztea agindu diezaiola Eusko Jaurlaritzari. Azkenik, metroaren lanek Kontxako itsas eta lur eremuan eragin dituzten ondorio kaltegarrien ardurak argitu ditzala eskatu dute.

