Iñigo Llopis igerilariari harrera egin diote Donostiako udaletxean
Iñigo Llopis igerilari donostiarra hiriko udal agintariekin izan da gaur eguerdian udaletxean: Eneko Goia alkateak zoriondu egin du Egokitutako Europako Txapelketan irabazitako urrezko dominarengatik.
Igerilari donostiarrak urrezko domina irabazi zuen aurreko astean Madeiran (Portugal), bizkar-igeriketako 100 metrotan, S8 kategorian. Egokitutako Europako Txapelketa amaitu da dagoeneko, eta lehen jardunaldian brontzezko domina ere irabazi zuen Llopisek tximeleta estiloko 400 metrotan.
Llopis Tokion egongo da aurtengo udan, Paralinpiar Jokoetan.