Kutxa Kultur Gauak egitarauak udako gauak girotuko ditu Tabakaleran
Hilaren 29tik aurrera, Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriz ere, musika, dantza garaikidea eta antzerkia uztartuz Tabakalerako laugarren solairuan duen terrazan. “Kutxa Kultur gunean sortzen ari den talentu amateurrarentzako plataforma da, eta proposamen dinamiko, fresko eta formatu berritzailea duena bizitzera gonbidatzen zaituztegu, konpainia onean eta giro lasaian”, adierazi dute antolatzaileek.
Kontzertuak, antzerkia, topaketak, elektronika saioak, dantza garaikidea eta moda ikusi ahal izango dira Tabakaleran. Berritasunak ere baditu aurtengo egitarauak. Hala nola, Kutxa Kultur Musika 2021 banden aurkezpen kontzertuak –Martin de Marte, Mugan, Convoi, Gartxot, Blanquita Carraquela, …–, Dock of The Bay jaialdiaren eskutik irrati eta Dock Live! saioak eta zinema saioak. Aire zabalean gozatzeko pentsatutako proposamena da, baina, eguraldia lagun ez bada, Kutxa Kultur Plazara eramango da.
Ia 60 ekitaldi izango dira, eta egitaraua osorik helbide honetan topatuko duzue.