Biersbreaker taldeak 'Jormundgand' singlea estreinatu du
Donostiako Biersbreaker folk metal bandak The Power of the Hammer bigarren diskoa argitaratuko du udazkenean. Aurrerapen gisa, Jormundgand estreinako singlea aurkeztu dute.
2010ean elkartu ziren death metal melodikoa eta folk metala jorratzeko. 2012an Shout for War lehen diskoa plazaratu zuten, eta 2016an Drunken Bards lan laburra. Iraupen luzeko bigarren diskoa, berriz, 2018an hasi ziren grabatzen Gargoil Studios-etan eta aurten bukatu dute. Nahasketa eta masterizazioa Ederson estudioetan egin dute. Lan berriak hamar kantu izango ditu. Gaur egun bost musikarik osatzen dute taldea: Mikel Mikka (ahotsa), Xabi Viky (gitarra eta gaita), Gonzalo Nigga (gitarra), Unai (baxua) eta Iosu Bizargorri (bateria).