Herriarteko Pala Txapelketaren finala Donostian jokatuko dute igandean
Atano III.a pilotalekua, Amara Berrin. Mikel Elkoroberezibar Beloki Amara Berriko Atano III.a pilotalekuan jokatuko dute igandean Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketaren finala Andoainek eta Errenteriak. 11:15ean hasiko da jaialdia, ateak itxita.
Lehenik, larruzko paletaz lehiatuko dira, eta ondoren, pala motzez. Indarrean dauden osasun neurriek baldintzatuta, ikuslerik gabe jokatuko dute finala.


