'Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka' dokumentala, gaur Txantxarrekan
Joxemi Zumalabe Fundazioa herri mugimenduen formazio esperientzia batetik ateratako gogoeta eta ikasketak partekatzen ari da. Gaur, 18:00etan, Antiguako Txantxarreka gaztetxean Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka bideoa aurkeztuko dute. PIL-PILEAN Herri-mugimenduen formakuntza politikorako esperientzia bat Euskal Herrian Ikastaroaren Sistematizazioa (2015-2018) liburua ere aurkeztu dute.
Dokumentala Pil-pilean deituriko formakuntza politikoaren esperientzian oinarritua da: “Bertan, besteak beste, esperientzien sistematizazioa zentroan jarri genuen, jakintza eta ikaspenak sortzen ditugun subjektu gisa identifikatzen ditugulako ikastaroko partaideak, eta esperientzien sistematizazioa ardatz, bestelako ikaspen eta ikerketak eraman nahi izan ditugu aurrera herri jakintzen filosofiari garrantzia emanaz”, azaldu dute fundazioko kideek.
Hau da dokumentalaren trailerra: