Las Penas taldeak hiriko hainbat txoko bisitatu ditu
Donostiako Las Penas boskoteak Hacer Rabiar single berriaren bideoklipa aurkeztu du. Imanol Costasek zuzendu du, eta hiriko hainbat txoko ikus daitezke. Udan plazaratuko dute Sin Dolor diskoa, eta hamaika kantu izango ditu. Horietako bat da estreinatu dutena. Ekainaren 12an Egiako Dabadaba aretoan ariko dira, Dock of the Bay jaialdiaren baitan.
Garaje, ye-ye, fuzz eta pop doinuak jorratzen dituzte donostiarrek. Bost kidek osatzen dute banda: Maria Llorente (ahotsa eta teklatua), Adriana Ormazabal (gitarra eta koroak), Saioa Burutaran (bateria eta koroak), Mikel Toyos (gitarra) eta Pedro Ribera (baxua).