Pentsio publiko duinak aldarrikatu dituzte ehunka lagunek
Pentsiodunen mugimenduak Donostiako kaleak hartu ditu: ehunka lagunek manifestazioa egin dute hiriko kaleetan, “pentsio, soldata eta bizitza duinak” aldarrikatzeko. Espainiako Kongresuan burutzen ari diren Toledoko Itunaren –pentsioak arautzen dituena– barruan “murrizketak” egiten ari direla salatu dute pentsiodunek: “Salatu nahi dugu hiru urteko mobilizazioen ondoren lortutakoak arriskuan daudela, eta ez dela urrats sendorik ematen pentsio publikoak, duinak, bidezkoak eta nahikoak bermatzeko”.
Pentsioen Sistema Publikoa bermatu gabe “prekaritatea, desberdintasuna eta pobrezia” areagotzen direla adierazi dute pentsiodunek, eta administrazio publikoei “beharrezkoa dena” egiten dezaten eskatu diete, Pentsioen Sistema Publikoa berma dadin.
Hau da pentsiodunek eskatzen dutena: “Pentsio, soldata eta bizitza duinak gizon eta emakume guztientzat, aukera berdinekin”.