Donostiarrak Espainiako trainerilla txapelketa irabazi du
(Argazkia: EITB) Emakumezkoen Espainiako trainerilla txapelketa irabazi du Donostiarrak asteburuan, Castro Urdialesen (Kantabria). Pasa den asteburuan Euskadikoa ere irabazi zuten Legutioko uretan.
Deustu, Cabo da Cruz, Chapela eta Astillero izan zituzten parez pare donostiarrek Espainiako txapelketan. Hasiera indartsuari esker lortu zuten gainerakoak atzean uztea. Lehen ziabogan hiru segundu ateratzen zizkioten Deusturi, eta alde horri eutsi zioten helmugara bitarte.
June Aranbarri, Ane Pescador, Ohiana Cereijo, Irati Larrañaga, Iona Alijoste, Andrea Oubiña eta Nerea Perez patroiak osatu zuten trainerilla txapelduna, Jose Ramon Mendizabalen gidaritzapean.
Sailkapena:
- Donostiarra Kaiarriba 15:27
- Deustu 15:31
- Cabo da Cruz 15:37
- Chapela 15:42
- Astillero 16:05

