
Alarma egoera bertan behera geratu zen igandean, eta ordutik, ez dago mugikortasun mugarik, ezta etxeratze agindurik ere. Hiriko ostatuetan hasi dira udako erreserbak egiten, eta tabernetan, berriz, afariak emateko "larri" dabiltza oraindik.

Larunbatean, maiatzaren 15ean, hamar urte beteko dira M-15ak, haserretuen mugimenduak, Espainiako Estatu osoko plazak hartu zituenetik, aldaketa politiko baten alde. Donostian, Bulebarreko kioskoa hartu zuten herritarrek, eta hilabete pasa zuten han.