Hondatuta dauden hiriko haur parkeak konponduko ditu udalak
Donostiako haur parke bat.Donostiako Udala Donostiako Udalak hiriko 24 haur parke konpontzeko kontratua adjudikatu dio Contenur enpresari. 66.140 eurokoa da aurrekontua eta enpresak hamasei asteko epea izango du lanak egiteko. Helburua da hondatuta dauden eta arriskutsuak izan daitezkeen elementuak konpontzea, garbitzea, aldatzea eta margotzea.
Amarako, Altzako eta Antiguako launa parketan egingo dira lan horiek; baita ere, Aiete-Miramongo eta Igara-Errotaburuko hiruna parketan, Gros-Ulia eta Igeldoko bina parketan, eta Intxaurrondoko zein Egiako parke banatan.


