Zientziari buruzko hitzaldi zikloa egingo dute Tabakaleran eta Eureka! museoan
'Pirinioak, mendien ikuskizun geologikoa' hitzaldiari loturiko argazkia. Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroak Zientzia Kutxa hitzaldi zikloa antolatu dute. Ekainean eta uztailean egingo dituzte saioak Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan eta Eureka! zientzia museoan. Zientzialari ospetsuen bidez gaurkotasun zientifikoaz eta interes soziala duten gaiei buruz ariko dira. Hitzaldiak, euskaraz eta gaztelaniaz, aurrez aurrekoak izango dira, edukiera murriztuarekin eta aldez aurretik izena emanda. Zuzenean ere jarraitu ahalko dira hemen: tiny.cc/Zientziakutxa.
“‘Gene bidaiaria’ izenpean, gure muga fisiko eta mentaletatik haratago bidaiarazten gaituzten gai zientifikoen ingurukoa da aurtengo zikloa. Programak gure zientzialari abenturazaleenak omentzen ditu, eta profil bidaiaria eta esploratzailea duten hizlariak ekarriko ditu, mundua begi berriekin, begirada zientifiko berriarekin ikusteko”, azaldu dute antolatzaileek.
Hitzaldiak Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera, 4. solairua):
- Ekainak 2, 18:30
Pirinioak, mendien ikuskizun geologikoa
Asier Hilario, geologoa.
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea, International Union of Geological Sciences.
Hizkuntza: euskara. - Ekainak 23, 18:30
XIXgarren mendeko belaontzi batean bizi, esploratu eta ikertu
Maria Intxaustegi, urpeko arkeologoa.
UPV/EHU, Bark Europa, Alegria Expediciones, Ondaresub.
Hizkuntza: euskara. - Uztailak 7, 18:30
El cambio climático y los polos. Expediciones a los hielos
Jeronimo López, geologoa.
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (UAM), Scientific Committee on Antarctic Research (SCAR).
Hizkuntza: gaztelania.
Hitzaldia Eureka! Zientzia Museoan:
- Uztailak 28, 18:30
Astronomía para el desarrollo en África: un viaje de 15 años entre dos pasiones
Mirjana Povic, astrofisikoa.
Ethiopian Space Science and Technology Institute (ESSTI), Andaluziako Astrofisika Institutua (IAA-CSIC).
Hizkuntza: gaztelania.
Hitzaldietan aurrez aurre parte hartu ahal izango da Kutxakultur.eus atariaren bidez izena emanda lehen hiru hitzaldietarako eta Eurekamuseoa.eus webgunearen bidez laugarrenerako.
