Andy Criere Munduko Surf Txapelketatik kanpo geratu da
Adny Criere surflari donostiarra. (Argazkia: Damien Poullenot) Amaitu da El Salvadorreko Munduko Surf Txapelketa Andy Criere donostiarrarentzat. Txapelketako bigarren aukeraren bigarren txanda jokatu du Crierek, eta eguneko lehen oztopoa gainditu du, 4.33 eta 4.03 puntuko bi olatu hartuz. Hala ere, hirugarren kanporaketan ez du gutxieneko puntuazioa lortu, eta Munduko Txapelketatik kanpo geratu da.
Euskal surflarietatik Aritz Aranburu zarauztarra da hoberen dagoena, lehen hamaseiren artean baitago. Nadia Erastorbek ere bigarren aukerako bigarren txanda jokatu du, eta aurrera egin du. Bestalde, Ariane Otxoak eta Leticia Canalesek bigarren aukerako laugarren fasea jokatuko dute.


