Etxeari estilo propioa emateko saltokiak
Etxean lehen baino denbora gehiago pasatzen dugu oraingo garaiotan, eta etxea nahi dugun moduan dekoratuta izanez gero, atseginagoak izango dira ordu horiek. Jarraian, Donostiako hainbat saltokiren gomendioak, etxeari ukitu berezi bat emateko.
Enbata, itsasoa etxera eramateko
Donostiak itsasoarekin lotura estua du, eta Parte Zaharrak are gehiago. Horregatik, itsaso giroa zure etxera eraman nahi baduzu, Parte Zaharrean aurkituko duzu saltoki aproposena: Enbata. 1995etik dago Kale Nagusian, eta itsas estiloko arropa ugari izateaz gain, etxea apaintzeko hainbat objektu dituzte salgai: munduko bolak, lanpara funtzioa egiten duten itsasargiak, mota askotako txorien figurak, belaontzien, traineruen eta itsasontzien maketak, erlojuak, iparrorratzak eta estazio metereologikoak, besteak beste. Arduradunek azaldu dutenez, “itsas estiloko erlojuak eta iparrorratzak, dekoratzeko politak izateaz gain, egunerokotasunean erabili daitezke”. Era berean, nabarmendu dute estropadetan “erakusleiho berezia” jartzen dutela, traineruen maketez osatuta.
Webgunea: Enbata.eus
Posta elektronikoa: enbatadenda@gmail.com
Helbidea: Kale Nagusia, 14 (Parte Zaharra)
Telefonoa: 943-42 47 97
Workshop, etxeari ukitu berezia emateko
Workshop saltokiak ia lau urte daramatza Groseko Kale Berrian irekita, eta, hasieratik, nazioarteko markekin zein tokiko eta kanpoko artisauekin elkarlanean egiten dute lan, dekorazio objektuak, altzariak, emakumeentzako osagarriak eta bitxiak saltzeko. Horrela, ohiko dekorazio dendetan ikusten ez diren objektuak daude Workshopen: “Ez ditugu moda nagusiak jarraitzen, eta hori da gure berezitasuna: beste inon ez dituzten objektuak ditugula. Azken finean, helburua da etxeak berez duen dekorazioa objektu jakin batzuekin indartzea”. Horretarako, ispiluak, kristalezko eta zeramikazko piezak, eskulturak eta kuxinak dituzte, besteak beste.
Webgunea: Workshopsansebastian.com
Posta elektronikoa: info@workshopsansebastian.com
Helbidea: Kale Berria, 18 (Gros)
Telefonoa: 717-71 92 41
Iriondoko saskiak, apaingarriak eta erabilgarriak
Zumezko saskiak eta bestelako objektuak gustuko badituzu, Parte Zaharreko Cesteria Iriondo da zure lekua. 100 urte inguruko esperientzia dute zumea lantzen, eta kalitate handiko askotariko objektuak aurkituko dituzu han: “Saskiei dagokienez, mota askotakoak ditugu: ogia mahaira ateratzekoak, arropa jasotzekoak, jostailuak biltzekoak eta fruitu lehorrak jartzekoak, besteak beste; guztiak, erabat erabilgarriak dira, eta etxeari bere estilo propioa ematen diote”, azaldu du Olatz arduradunak. Saskietatik harago, zumezko aulkiak eta saski itxurako lanparak ere badituzte. Arduradunaren arabera, jendeak gero eta gehiago inbertitzen du etxerako gauzetan: “Etxean denbora gehiago pasatzen dugunez, jende askok orain dekorazioan gastatzen du lehen arropan edo bidaietan gastatzen zuen dirua”.
Webgunea: Cesteriairiondo.com
Posta elektronikoa: info@cesteriairiondo.com
Helbidea: San Lorenzo kalea, 17 (Parte Zaharra)
Telefonoa: 943-42 29 76
Villaflores, loreen etxea
Etxean denbora gehiago pasatzen dugun garaiotan, atsegina da etxea landareekin eta loreekin apaintzea, eta, horretarako, aukera ona da Villaflores loradenda. Parte Zaharreko zein Amara Berriko saltokietan bilatzen dituzun landareak topatuko dituzu, baita loreontzi ederrak eta bestelako objektu apaingarriak ere. Ez baduzu argi zer nahi duzun, saltokietako arduradunek gomendio onak emango dizkizute; guri, esaterako, honakoa gomendatu digute: “Etxe barrurako, oso aproposak dira drazena, zamiokulka eta esterlizia landareak, esaterako. Era berean, lehen jarri ohi ziren landareak modan daude berriz, hala nola, tradeskantia”. Kanporako, aldiz, honakoak gomendatu dituzte: “Geranioa oso ondo dago, eta aproposak dira ere dipladeniak, jazminak eta plumbagoak”.
Webgunea: Decovillaflores.com
Posta elektronikoa: info@decovillaflores.com
Helbidea: Ijentea kalea, 4 (Parte Zaharra) eta Antso Jakitunaren hiribidea, 19 (Amara Berri)
Telefonoa: 943-42 49 92 (Parte Zaharra) / 943-46 26 21 (Amara Berri)