Loiolako Erriberako Ikasbide ikastolarako sarbideak erraztu dituzte
Loiolako Erriberako Bartzelona hiribidearen azken zatia itxita egongo da gaurtik hasita hilaren 18ra bitarte. Itxiera hamabost minutukoa izango da ikastolan sartzeko eta irtetzeko orduetan. Mozketa horiek ikasleen segurtasuna bermatzeko egingo dira.
Batetik, Pablo Gorosabel kalerako sarreran egingo da mozketa, eta, bestetik, Bartzelonako hiribideko azken zatian, Nemesio Etxaniz kalearen sarbidean. Mozketen ordutegia goizez 8:45-9:00 artekoa izango da, eta arratsaldez 14:30-14:45 artekoa.
Proiektu pilotua da eta ikastetxeko langileek, gurasoek eta irakasleek hartu dute parte prozesuan. Mugikortasun sailak eta ikastetxeak bizilagunen laguntza eskatu eta eskertzen dute, haurren segurtasuna bermatzeko egingo den jarduera honetan.