Kirol emaitzak

Realak 3-2 galdu du Real Madrilen aurka

reala real madril (Argazkia: Reala)

Realak Madrilera egin zuen bidaia, atzo goizean Real Madrilen aurka ligako 32. jardunaldia jokatzeko. Realak 13. minutuan hartu zuen aurre, Amaiur Sarriegiren gol bati esker, eta bigarren zatia hasi eta berehala, Sarriegik 0-2koa egin zuen. Hala ere, Real Madrilek 70. minutuan sartu zuen bere lehen gola, Asllaniren gol bati esker. Madrildarrek aurrera egin zuten, eta 81. eta 84. minutuetan beste bi gol egin zituzten, eta hiru puntuak eskuratu zituzten.

Bi partida geratzen zaizkie Natalia Arroyoren jokalariei 2020/2021 denboraldia amaitzeko. Aukera asko dituzte liga laugarren postuan amaitzeko, baina atzetik Atletiko Madril dute puntu bat gutxiagorekin, eta Tenerifek txuri-urdinek baino lau puntu gutxiago dituzte. Bartzelona eta Valentziaren aurka ditu azken partidak Realak.

Arraunean, Lekeitioko Banderan hartu zuten parte atzo Donostiako hiru traineruk. Nesken banderan, Oriok irabazi zuen, eta bederatzi segundora sartu ziren Donostiarrako arraunlariak, bigarren. Arraun Lagunak, berriz, bosgarren sartu zen, 27 segundora. Mutiletan, Hondarribiak irabazi zuen bandera, eta Donostiarra laugarren geratu zen, 24 segundora. Zierbena eta Urdaibai geratu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

HITZAkide HITZAkide