Zortzi oholtza izango ditu Jazzaldiak aurtengo edizioan
Uztailaren 21etik 25era egingo dute Donostiako 56. Jazzaldia. Doako kontzertuak Kursaalaren kanpoaldean eskainiko dituzte –Kursaal, Frigo Gunea eta Guuk Gunea terrazetan–, eta ordaindutakoak, berriz, San Telmo museoan, Victoria Eugenia antzokian, Kursaaleko auditorioan, Trinitate plazan, eta Txillida Lekun. Programazio zabala nazioarteko izarrez dago osatuta: Brad Mehldau, Cecile McLorin Salvant, Silvia Perez Cruz, Kenny Barron, Noa, Arlo Parks, Mulatu Astatke, Jorge Pardo, Buika, Gonzalo Rubalcaba, Bill Frisell, Marc Ribot, eta abar. Emakumezko ahotsak nabarmenduko dira, eta zenbait euskal taldek eta mundu osoko puntako musikariek eskainiko dute jazz musika. JazzEñe zikloa ere egingo dute, Espainiako Estatuko jazzari nazioarteko ikusgarritasuna emateko helburuarekin.
Oholtzei dagokienez, San Telmo museoan piano soloak izango dira goizetan, eta Victoria Eugenia antzokian Espainiako Estatuko jazz musika entzun ahal izango da, esaterako. Txillida Lekun bi emanaldi egingo dituzte, berritasun moduan.
Programazio osoa ikusteko, egin klik hemen.