Bananas donostiarrek 'Ulia' izeneko abestia estreinatu dute
Donostiako Bananas post-hardcore taldeak Garun ta eztarri lan berriko Ulia aurrerapen kantua estreinatu du. Beraiek egin dute grabazioa, eta Lolo Gor arduratu nahasketaz zein masterizazioaz Corsarios Studios-etan.
Lanaren azal esanguratsuaz, berriz, Ander Xabier Tejadas arduratu da. Zazpi zigiluren babesarekin plazaratuko dute.
Bost kidek osatzen dute Bananas: Iri (bateria), Xabi (baxua), Itzal (gitarra), Ander X. (gitarra) eta Gartxot (eztarria).