Buenavistan sute bat dago, eta suhiltzaileak itzaltzen ari dira
Suteko irudia. (Argazkia: Bomberos Euskadi) 07:30 aldera Buenavistan sortutako sute bat itzaltzen ari dira Donostiako suhiltzaileak. Baratzeko tresnak gordetzeko txabola batek hartu du su, eta 08:00etan oraindik sua itzaltzen ari ziren. Ez die ez pertsonei ez animaliei kalterik eragin.


