Kontrako eztarritik
Selektibitatea egin dute aste honetan unibertsitatean sartu nahi duten gazte askok. “Eman ta zabal zazu munduan fruitua”, esan zuen Iparragirrek, eta hori da Euskal Herriko Unibertsitatearen leloa. Selektibitatea gainditu izana lan gogorraren fruitua izango da ikasle askorentzat. Lan karga eta presio horrek, ordea, antsietatea eta hainbat arazo pertsonal eragingo zizkien hainbat ikasleri: fruitua kontrako eztarritik joango zitzaien, alegia.