Poesia eta Pentsamendua jardunaldia bi egunetan egingo dute

Hilaren 14an eta 17an egingo dute Poesia eta Pentsamendua jardunaldien hamalaugarren saioa. 2008an Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik Donostia Kulturaren babesarekin hasiera eman zioten ekimen honek, hainbat poeten parte hartzea lortu du. Hona hemen antolatu duten bi eguneko jardunaldia:
- Ekainak 14, Viktoria Eugenia Klub aretoa (19:00). Maialen Berasategi, Karlos Linazasoro, Aurora Luque, Peru Magdalena eta Sihara Nuñoren errezital musikatua. Jon Makuso biolin jotzaileak jarriko du musika. Sarrera librea da edukiera bete arte. Gonbidapenak Viktoria Eugeniako leihatilan eskatu eta jasoko dira errezitalaren egunean bertan, 17:00etatik aurrera.
- Ekainak 17, Txillida Leku (17:00). Gotzon Arrizabalagaren hitzaldia, eta Leire Bilbao eta Yolanda Castañoren errezitala Jon Makuso (biolina) eta Arrate Zubigarai (klabea) musikarien laguntzarekin. Sarrerak salgai daude Txillida Lekuren webgunean.