Arraun Lagunakek irabazi du Gipuzkoako Traineru Txapelketa
Gipuzkoako Traineru Txapelketa Kontxako badiako uretan jokatu zen atzo, hilaren 13an, eta Donostiako lau traineruk parte hartu zuten: Fortunakoak beteranoetan, Arraun Lagunakekoak eta Donostiarrakoak emakumezkoetan eta Donostiarrakoak gizonezkoetan. Emaitzarik onena Arraun Lagunakek eskuratu zuen, Gipuzkoako txapeldun izatea lortu baitzuen, bigarren sailkatuari, Oriori, sei segundoko tartea aterata. Bestalde, Donostiarra seigarren izan zen emakumezkoen sailkapenean.
Gizonezkoetan, Donostiarrak ez zuen emaitza txarra eskuratu, bandera altxatzetik gertu gelditu baitzen: bigarren izan zen Hondarribiaren atzetik, zazpi segundora.
Beteranoetan Badok 13-k, Zumaiak eta Fortunak parte hartu zuten, eta donostiarrak bigarren izan ziren Badok 13-ren atzetik, sei segundora.
Sailkapenak:
- Beteranoak:
- Badok 13 (11:04,49)
- Fortuna (11:10,55)
- Zumaia (12:12,78)
- Emakumezkoak:
- Arraun Lagunak (11:03,40)
- Orio (11:09,89)
- Tolosaldea (11:15,75)
- Hondarribia (11:19,09)
- Zumaia (11:20,88)
- Donostiarra (11:23,76)
- Hibaika (11:29,35)
- San Juan (11:33,78)
- Zarautz (11:57,31)
- Lapurdi (12:36, 55)
- Gizonezkoak:
- Hondarribia (20:01,27)
- Donostiarra (20:08,30)
- Orio (20:25,73)
- San Pedro (20:36,49)
- Getaria (20:48,39)
- Zarautz (20:51,95)
- San Juan (20:57,75)
- Zumaia (21:07,60)
- Lapurdi (21:48,01)
- Mutriku (21:59,85)
- Hibaika (22:15,57)
- Illunbe (23:55,24)